Monday, June 17, 2013

DULANTZI!!!!! MAITE ZAITUGU!

Hemen duzue gure bideoa, honekin ikasturte ikaragarriari agur esan nahi diogu!

Primeran pasatu dugu, pilo ikasi dugu eta tailerretan artista galantak garela erakutsi dugu!

Bideorako aukeratu dugun abestia oso ezaguna da: Maite Zaitut! baina zoragarria!
Ea gustukoa duzuen! ziur baietz :)

Ikusi arte lagunak!



eta beste taldeekin egindako bideoak berriz ikusi nahi baldi badituzue, hemen dituzue lagunak!








Tuesday, June 4, 2013

GURE KAMISETEKIN!

Kaixo lagunak!

Hemen dituzue argazki batuzk, guk egindako kamiseta politekin!

:)







Tuesday, May 21, 2013

PAPEREZKO MASKOTAK!!!!

Kaixo lagunak!

Aspaldiko partez ez dugu blogean idatzi, arazoak izan ditugulako konexioarekin. Baina gaurkoan argazki politak dakartzagu!
Lehengo egunean paperezko txakurtxoak egiten ibili ginen, ORIGAMI deituriko teknika erabiliz.
Origami delakoa Japonen asmatu zuten eta paperak tolesten forma desberdinak lortzean datza.
Hemen dituzue argazki batzuk:




Tuesday, April 16, 2013

Talde berria tailerrean!!!

Kaixo lagunak!

Hiruilabete berria hasteaz gain tailerrean ere taldeak aldatu ditugu!!! Beraz, gaur berriz kamisetak diseinatzen ibili gara!!!

Heme dituzue argazkiak!!!

Sunday, April 7, 2013

Gure bideo ikaragarria!!!

Kaixo lagunak!!!

Oporrak iadanik bukatu zaizkigu, baina poz-pozik gabiltza hemen dugulako ikusgai gure bideo ikaragarria!!!

Ea gustatzen zaizuen!!! fijo baietz! :)


Tuesday, March 26, 2013

OPORRETARAKO PREST!

Kaixo lagunak!!!

Bihar dugu azken eguna Aste Santuko oporrak baino lehen! irrikitan gaude oporretan egoteko baina momentuz hemen gaude eta post honetan azken bolada honetan egin ditugun lantxoak erakutsi nahi dizkizuegu! Hala nola, pankartak egiten ibili gara gero bideoan erakusteko.

Honez gain, iadanik bideorako grabaketak egin izan ditugula kontatu behar dizuegu. Hala ere, denbora faltarengatik eta zenbait arazorengatik bideoa ezin izan dugu bukatu! Baina lasai, oporretan zehar amaituko dugu eta hemen eskegi!

Ondo ibili lagunak! :)






Tuesday, March 19, 2013

Korrika!

Kaixo lagunak!!!

Gaur korrika Dulantzira heldu da! Eta guk bertan parte hartu dugu noski!
Hemen duzue argazkitxo bat:

http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/8571887264/in/set-72157633031356118

Gainera, pasa den astean korrika animatzen hasteko kartel polit batzuk prestatu genituen tailerrean!
Hona hemen argazkiak, ea gustatzen zaizkizuen!

Ikusi arte! :)