Tuesday, March 26, 2013

OPORRETARAKO PREST!

Kaixo lagunak!!!

Bihar dugu azken eguna Aste Santuko oporrak baino lehen! irrikitan gaude oporretan egoteko baina momentuz hemen gaude eta post honetan azken bolada honetan egin ditugun lantxoak erakutsi nahi dizkizuegu! Hala nola, pankartak egiten ibili gara gero bideoan erakusteko.

Honez gain, iadanik bideorako grabaketak egin izan ditugula kontatu behar dizuegu. Hala ere, denbora faltarengatik eta zenbait arazorengatik bideoa ezin izan dugu bukatu! Baina lasai, oporretan zehar amaituko dugu eta hemen eskegi!

Ondo ibili lagunak! :)






Tuesday, March 19, 2013

Korrika!

Kaixo lagunak!!!

Gaur korrika Dulantzira heldu da! Eta guk bertan parte hartu dugu noski!
Hemen duzue argazkitxo bat:

http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/8571887264/in/set-72157633031356118

Gainera, pasa den astean korrika animatzen hasteko kartel polit batzuk prestatu genituen tailerrean!
Hona hemen argazkiak, ea gustatzen zaizkizuen!

Ikusi arte! :)






Monday, March 4, 2013

Euriaren tutuak bukatu ditugu!

Kaixo lagunak!

Aurreko post batean musika tresna bat egiten ari ginela kontatu genizuen, musika tresna horri euriaren tutua deritzogu, astintzen dugunean euria ari balu bezakako zarata egiten duelako.

Kontatu genizuen bezala, lehen pausua kartoizko tutu luzeak margoztea izan zen. Oraingoan tutuen alde bat zeloarekin itxi eta tutua arroza eta makarroiekin bete dugu. Gero, itxi gabe utzi dugun tutuaren aldea beste zelo zati batetin itxi dugu eta, sorpresa! hona hemen gure euriaren tutua!

Hurrengo argazkietan ikus dezakezuenenz, oso ondo pasatu dugu musika tresna hauek egiten eta beraiekin jolasten ere! :)





Bideoa

EURIAREN TUTUAK EGITEN! on PhotoPeach