Monday, March 4, 2013

Euriaren tutuak bukatu ditugu!

Kaixo lagunak!

Aurreko post batean musika tresna bat egiten ari ginela kontatu genizuen, musika tresna horri euriaren tutua deritzogu, astintzen dugunean euria ari balu bezakako zarata egiten duelako.

Kontatu genizuen bezala, lehen pausua kartoizko tutu luzeak margoztea izan zen. Oraingoan tutuen alde bat zeloarekin itxi eta tutua arroza eta makarroiekin bete dugu. Gero, itxi gabe utzi dugun tutuaren aldea beste zelo zati batetin itxi dugu eta, sorpresa! hona hemen gure euriaren tutua!

Hurrengo argazkietan ikus dezakezuenenz, oso ondo pasatu dugu musika tresna hauek egiten eta beraiekin jolasten ere! :)





No comments:

Post a Comment