Monday, December 17, 2012

Gure bideoklipa!!!

Kaixo!!!

Hona hemen gure bideoklipa! Erabili dugun abestia Sorotan Bele taldearen Arratsalde honetan kantua da. Ea gustatzen zaizuen!

Ondo ibili lagunak! :)


Gure bideoklipa grabatzen!

Kaixo lagunok!

Zein ondo pasatu genuen gure bideoklipa grabatzen! hona hemen zenbait argazki! eta adi ibili, laster bideoklipa ikusgai izango duzue eta! :)




Tailerretan!

Kaixo lagunok!

Hemen gaituzue berriz, lan eta lan! baina beti pozik, oso ondo pasatzen dugu eta! ;) 














Tuesday, November 27, 2012

Margotu eta margotu!

Kaixo lagunak!

Aste honetan sukaldeko paperaren kartoizko tutuak margotzen ibili gara, gero musika tresna berezi batzuk prestatzeko eta gure bideoklipean horiekin ere dantza egiteko!

Hemen dituzue argazkiak, ea gustatzen zaizkizuen! ziur baietz! ;)




Batzuei tutua ekartzea ahaztu zitzaigunez, marrazkiak egin genituen! eta oso politak gainera!








Beno lagunak, ikusi arte! ondo ibili! eta ez ahaztu gure bloga bisitatzeaz!

Sunday, November 18, 2012

Gure bideoklipa prestatzen!

Kaixo lagunak!

Iadanik gure kamisetak diseinatzen bukatu dugunez, egun hauetan gure bideoklip-a prestatzen hasi gara.

Lehenik eta behin koloretako kartelak prestatu ditugu, gero bideoan erakusteko:









Behin kartelak bukatuta, dantza prestatzen hasi gara. Hemen dituzue zenbait argazki!






Ondo ibili lagunak!

Agur :)