Tuesday, January 15, 2013

BERRIRO LANEAN!

Kaixo lagunak,

Urte berriarekin eskolara bueltatu gara eta tailerretara ere noski.

Tailerretako taldeak aldatu egin ditugu, horrela ume guztiok tailer guztiak egin ditzagun.

Gaurkoan kamisetak diseinatzen arituko diren ikasleon argazkiak dakartzagu blogera.

Argazki hauetan paperean kamisetak nola diseinatzen ditugun ikus dezakezue, beranduago marrazki horiek txukun-txukun kamisetetan ipintzeko.

Ea guztatzen zaizkizuen!

Ikusi arte lagunak! :)





No comments:

Post a Comment